Proiektuak poitevin-saintongeraz
Poitevin-saintongera Akitania Berriko eskualdeko hiru hizkuntzetako bat da, euskararekin eta okzitanierarekin batera. Kultura poitevin-saintongera Loirako hegoaldetik garatzen da, Vendée, Deux-Sèvres eta Vienne artean, Girondako iparralderaino. Yannick Jaulinek oihalaren gainean eta musikaren bidez hizkuntza hori bizirik mantentzen du.
Poitevin-Saintongera
«Parlanjhe» delakoa oïl hizkuntzen adarreko hizkuntza erromanikoa da, eta landako tokiko mintzaira soiltzat jo ohi izan da denbora luzez, okerra bada ere. Kokapen geografikoak Pays d’Oïl eta d’Oc arteko trantsizio-hizkuntza ere bihurtzen du.
Ez dago ikerketa ofizialik poitevin-saintongerako hiztunen kopuruari buruz, eta ezin da zifren errealitatea ezagutu. Hala ere, argi dago hiztunen kopurua nahiko txikia dela eta biztanleria zahartuari dagokiola. Halaber, ikasle berrien kopurua oso txikia da. UNESCOk uste du hizkuntza arrisku larrian dagoela.
Hizkuntza eta kultura hizkuntza-politikaren funtsezko eta osagarrizko bi ardatz dira. 2016. urteaz geroztik, Akitania Berriko Eskualdeak, bere kultura-politikaren esparruan, konpromiso sendoagoa hartu du hizkuntza-operadoreei (bereziki, euskal eta okzitaniar hizkuntzen bulego publikoak) eta kultura-operadoreei (manifestazioak, arte-praktikak/obrak sortu eta hedatzea, sormen-industriak, kultura-ondare ez-materiala) laguntzeko.
Rocka poitevin-saintongeraz
Saint Rock Proiektua hiru musikarik eta abeslari narratzaile batek osatutako rock-taldea da. Talde horrek Yannick Jaulinen ama-hizkuntzan abestea aukeratu zuen: poitevin-saintongera.
Poitevin-saintongerazko rock talde honek Yannick Jaulin (kantari eta kontalaria), Nicolas Méheust (teklatua eta akordeoia), Régis Boulard (bateria) eta Pascal Ferrari (gitarra) biltzen ditu.
« Erresistentzia-rocka egiten du hizkuntza arraro batean, kaltetuak izan diren hizkuntza ahul eta txikiez hitz egiteko. Parlanjhe edo poitevin-saintongerari buruz hitz egitea beste guztiei buruz hitz egiteko aukera ere bada, ahul dauden guztiei buruz eta aniztasun horren edertasunari buruz. Jai-giroko rocka da, eta, aldi berean, mundua eta haren desberdintasunak entzuteko modua. »
Eskualdeak eskualdeko hizkuntza eta kulturekin duen konpromisoan oinarritzen da proiektu hau.
Eta beste proiektu batzuk poitevin-saintongeraz
Le beau Monde konpainia? Yannick Jaulinen konpainiari Akitania Berriko Eskualdeak laguntzen dio, ikuskizun biziko talde artistiko gisa.
Transmisioa Yannick Jaulinen proiektu artistikoaren erdian dago, eta Saint Rock proiektutik haratago, hau garatzen du :
- Le Mooc à Jaulin : hitzen eta adierazpenen trukearen bidezko transmisioa, Yannick Jaulinek tresna digitalei esker kontuan hartzen dituenak, eta ustekabeko ikusle eta arrakasta aurkitu dituenak. « Le Mooc à Jaulin » YouTubeko kanalean, astean behin tokiko mintzairako hitz bat eskaintzen da, patois vendée hizkuntza eta poitevinera ikasteko Yannick Jaulinekin. Kanalak 1.600 harpidedun baino gehiago ditu, eta ehunka mila bisita ditu 2017az geroztik. Yannick Jaulinek MOOCen (Massive Open Online Course) kodeei heldu die berriro, lineako trebakuntza-mota berri bat, eta orain arte parlanjheko hitz eta adierazpenen 91 bideo proposatzen ditu, modu barregarrian azalduak, Jaulinen estilo hutsean.
- Kétokolé telebista-programa : 2019ko urtarrilean, Yannick Jaulinek, Akitania Berriko France 3rekin lankidetzan, Kétokolé bideo-programa sortu zuen, poitevin-saintongerako hitzen hiztegi animatuarekin. Orain arte, 54 bideo ilustratu daude tokiko mintzaira honen adierazpenen berezitasunak eta aldaerak kontatzeko.
- Yannick Jaulinek frantsesa erabiltzen duen ikuskizunak ere baditu, baina hau dio bere ama-hizkuntzari buruz : Nire ama-hizkuntza hil egingo da, eta kostatu egiten zait maitasunaz eta maitasuna eragiteaz hitz egitea.